Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HANSEL ETA GRETEL

  • Izenburua: HANSEL ETA GRETEL
  • Ikastetxea: La Salle San Luis (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-06-04
  • Publikoa:

Aita basomutila
pobre izateko
ama ordea etxean
lanak egiteko
haurrek gosea dute
ez dute jateko
biek adostu zuten
abandonatzeko.

Hanselek entzutean
hasi zen korrika
hurrengo egunean
basoan irrika
eta harriak biltzen
hasi zen herrika
eta harri batzuen
arrasto segika.

Goizerako etxean
eskarmenatzeko
amatxo harritu zen
bizitza osorako
ta hurrengo gauean
basora urruntzeko
amak pentsatu zuen
erabat joateko.

Ta Hanselek hau ere
entzun zuelako
harri bila joatea
zuen pentsatuko
ezusteko galanta
atea itxiko
gauerako bidean
ogia botako.

Ogi apurrak bota
eta desagertu
txoriek jan zituzten
eta ezin bilatu
anai-arrebak triste
ta ezin onartu
eta haien bidea
ezin da aurkitu.

Bi egun pasa ondoren
basoan barrena
txori bati segika
hau zuria zena
etxe batera iritsi
bertan zegoena
txokolatez goxokiz
gozoa zun dena.

Hansel eta Gretelek
jaten egon arren
sorginaren tranpatan
hanka sartu zuten
paretan beste aldean
entzuten zegoen
ez ziren konturatu
janaria ziren.

Haurrak hartu zituen
ondo ikusteko
haiek kaiolan sartu
beraiek jateko
goxokiak ematen
loditzen joateko
umeak jatekotan
gehio izateko.

Hatza eskatzen zion
berak ikusteko
loditzen ari zela
behingoz jakiteko
mutikoak ordea
hau engainatzeko
hezurra erakutsi
harek ez jateko.

Hala egun batean
sorginak pentsatu
Hansel jan behar zuela
labea prestatu
bururatu zitzaion
orduan galdetu
labea ikusteko
Greteli eskatu.

Gretel konturatu zen
sorginaren planan
eta gerturatu zen
ikusteko nahian
atzetik bultza egin
hurbildu zenean
eta labe barruan
sorgina sartu zan.

Sorgina zahar gaiztoa
labean erre zen
eta Gretelek Hansel
salbatu nahi zuen
etxera itzulzteko
urrea hartu zuten
eta etxera oinez
abiatu ziren.

Aita aurkitu ta gero
pozik geratu zen
baina esan behar zuen
ama hilda zegoen
eta ez zien utziko
bakarrik jolasten
ta hemendik aurrera
pozik bizi ziren.