Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLAZ KEXAK

  • Izenburua: ESKOLAZ KEXAK
  • Ikastetxea: Nuestra Señora de Arantzazu - Jesuitinak Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-06-04
  • Publikoa:

MANTALARIK GABE.

Mantala kendu nahi dut
bero handia dago
guk beste kolore bat
dugula nahiago.

Andereñok ez digu
uzten hori kentzen
mantala eskolako
araua jarri zen.

ORDENAGAILUA
Ordenagailuarekin
batzutan jolasten
baina irakasleak
beti harrapatzen.

Ordenagailuarekin
nahi dugu jolastu
baina ikasle batzuk
nahi dute txibatu.

AZTERKETA
azterketa gehiago
euki behar badugu
etxean lanaz tope
egongo gara gu.

etxeko lanak ere
ez dugu nahi egin
etxean nekatzea
ez dugu atsegin.

BALOIA
Jolastera joatean
euria ikusi
ezin dugu baloia
ezta ere jaitsi

Bakarrik ahal deguna
kromo bat da-baina
oso aspergarria da
hori alajaina.

PATIO

Hainbeste eskola eta
patiorik ez dago
guk ere nahi dugula
patio gehiago.

Patio luzeago
Hau delako gutxi
eta irakasleak
ez digute utzi.

JANGELA

bakarrik jartzen dute
janari dexente
egun berezietan
tripa ondo bete.

mahaian denok jartzea
oso ondo dago
baina batzuetan guk
bakarrik nahiago.

KOMUNAK
eskolako komunak
beti daude itxita
lau bakarrik ditugu
guretzat jarrita

eskolako komuna
zikinez betea
guk nahiago genuke
garbi egotea

TALDEAK

Klasean pentsatzen dut
joatera patiora
Zu zergatik taldean
ez gaude gustora?

Triste jartzen naiz beti
Patio bukatzean
ez dut ondo pasatzen
nik nire taldean

UNIFORMEAk

Uniformez ezin da
Gimnasia egin
nazkatuta nago ia
uniformearekin.

Ni ere oso nazkatuta
nago horrekin
utzi kaleko arropa
polita eta eroso.