Hansel ta Gretel anai-
arrebak izanik
oso pobreak ziren
ez zuten zer janik.
Eta behin amak aita
konbentzitu zuen
haurrak baso erdian
utziko zituen.
Eta etxetik irten
harriak bilduta
bidea markatzeko
basora eraman ta.
Utzi eta etxera
itzultzeko berriz
Hanselek botatako
harritxoei segiz.
Goizean heldu ziren
ama harrituta
eta hurrengo gauan
biak zigortuta.
Amatxok esan zion
aitari horrela
urrutirago utzi
behar zituela.
Hanselek entzun zuen
eta prestatu zen
gauean harrien bila
atera nahi zuen.
Baina atea itxi
eta irten ezin
beraz markatu zuen
ogi apurrekin.
Bota zituztenean
ogi apur denak
txoriek jan zituzten
bota zituztenak.
Beraz biak basoan
galduta gelditu
ezin izan baitzuten
bidea aurkitu.
Baso hartan bi egun
igaro zituzten
txokolatezko etxe
bat aurkitu zuten.
Biak aritu ziren
zatitxoak jaten
sorginaren tranpa zen
baina ez zekiten.
Kaiolan sartu eta
egunero hatza
erakusten zion ta
beti dauka motza.
Hanselek beti ordea
soberarekin bai
hezur bat hartzen zuen
ze argal eta alai.
Hala egun batean
sorginak ordea
pentsatu zuen Hansel
erreta jatea.
Labea prest zegoen
zalantzatan bera
Greteli esan zion
zoaz ikustera.
Hansel ta Gretel biak
ohartu egin ziren
gerturatu egin zen
ikusi egin zuen.
Gretelek bota zuen
sorgina labera
erre egin zen eta
bertan hil zen bera.
Sorgina erre eta
biak libre ziren
eta Gretelek Hansel
aske utzi zuen.
Hango harri bitxiak
aurkitu ondoren
bi umeak etxera
abiatu ziren.
Aita aurkitu eta
berak esan zien
ama hilda zegoen
ezin poza eten.
Aitak maite zituen
asko ordurako
zoriontsuak izan
ziren betirako.