Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

HEGOALDEKO LOREAK

  • Izenburua: HEGOALDEKO LOREAK
  • Ikastetxea: Hegoalde Ikastola (Iruñea)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-10-25
  • Publikoa:

Zu zara nire eguzkia
gauetan nire ilargia
zugatik bilduko nuke pozik
desertuko are guztia

Zu zara nire maitia
ozeanoen argia
zugatik edango nuke azkar
itsasoko ur guztia

Ur jauzia jaitsiko nuke
zure muxu baten truke
Nire bihotzeko giltza zuri
pozik emango nizuke

Ni zurekin egotean
hotzikara sentitzean
Zugatik botako nintzateke
sumendi_aktibo batean

Txoratuta nagolarik
gelan ez egin kasurik
paper bazina ta ni guraize
jango zintudan osorik

Zure eskuak kotoia
nire jakaren botoia
zu zara nire armairua
bete dezazun kaxoia

Zu histori-aurrea zara
ta ni historia bezala
zugatik desagerraraziko
nuke lehen idazkera