Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur 6. maila

  • Izenburua: Agur 6. maila
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-05-30
  • Publikoa:

Hemen pasa ditugun urteak
ahaztezinak benetan
zuekin bizi izan duguna
errepikatzeko ustetan
nahiz eta gure gatazkak izan
eskerrik asko egitan
orain triste gabiltza guztiok
baina pozik oporretan

Batzuk 2 urtekin hasi ziren
beste batzuk 3rekin
faltan botako dugu ikastola
baina sarri lagunekin
pasako gara zuen ondotik
eta agur batzuk egin
amaituko dugu ikastola
10 urtetan zuekin

Institutoan seguru gaude
izango dela zailago
txikiak izango gara berriz
sentituko gara arraro
gure etapa amaituko da
lehen hezkuntza akabo
faltan botako zaituztegula
hori oso argi dago

Nahiz ta batzutan haserretu izan
dena dago barkatuta
oso ongi portatu zarete
gaude oso harrituta
batzutan ez dizuegu ulertzen
baina ez da zuen kulpa
eskerrik asko guztiagatik
asko ikasi dugu ta

Gertatutako gauza guztiak
ezabatu ta berregin
oroitzen ditut momentu batzuk
denok geunden elkarrekin
merezi duzuenak zuek da
maitatzea gogoekin
ez zaituztegu inoiz ahaztuko
mesedez ez negar egin