Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERDINTASUNA

  • Izenburua: BERDINTASUNA
  • Ikastetxea: La Salle Donostia (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-30
  • Publikoa:

Hobe da ez jartzea
neskak alde baten
eta mutilak berriz
bai beti futbolen.

Mesedez bai saiatu
hori ez egiten
eta faborez noski
batera jolasten.

Defendatu da hobeto
bulling egin ordez
pertson hoiek triste bai
zu eta ni nekez.

Mesedez bai saiatu
hori beti egiten
ia denei pakea
ematen dieten.

Ez baita oso ona
umeak hartzea
baina bai bada ona
gauzak onartzea.

Umeak zazpi urtekin
lana ez egitea
eta bidali orain
haurrak jolastea.

Etzait ondo iruditzen
beltzak iraintzea
nire iritzia hau da
biak berdintzea.

Gai honen inguruan
oso triste gaude
dena konpondu ondoren
guztiontzat hobe.

Ondo tratatu beti
arraza guztiak
txuriak eta beltzak
ez dira ezberdinak.

Mutilek ez dituzte
eskubide gehio
neskak ondo tratatu
orain eta gero.

Gai honen inguruan
konforme ez gaude gu
dena konpondu ondoren
festa egingo dugu.

Etzait ondo iruditzen
ezetz esatea
eta beste pertsonek
beti indartzea.

Orain esan duguna
ez dago inoiz ondo
beti ondo tratatu
orain eta gero.

Bai da nahiko normala
itzultzea denak
eta beti badaude
gerrate handiak.

Ez da oso normala
pertsona arrazistak
eskubide guztiak
ere beltzaranak.

Ez da oso normala
diru asko eukitzea
eta beste jendeak
ondo ezin jatea.

Eta hemen gaude gu
kilo pila egiten
hori egiten dugu
janaria biltzen.

Gu gaur etorri gara
zuei esatera
zer eskubidea dugun
zuentzat abestera.

Jendea errespetatu
denek gara berdin
zuk ez nahi duzun hori
besteei ez egin.

Hobe da gauzak eginda
izatea onak
eta denon artean
kendu tratu txarrak.

Mutilak ez dute
ematen torpea
konpontzeko nahi dugu
juntu egotea.

Mesedez diru pixkat
eman momentuan
jendea hiltzen ari da
gure herrietan.

Ez gastatu dirua
zuen kapritxotan
jendeak eskatzen du
basamortuetan.

Urdina ez da bakarrik
gure mutilentzat
eta arroxa ez da
bakarrik neskentzat.

Ez pentsatu gehiago
zu bai bazarela
eta orain konpondu
ez izan motela.