Behin zazpi antxume eta ahuntz zahar bat
basoan pozik bizi ziren
ahuntzak esnea saldu behar ta
azokara bera joan zen.
Antxumeak bakarrik utzita
ama etzen gustura joan
inori aterik ez ireki
otsoa dabil hor bertan.
Ama joan zen agur esaten
guk ere bai agur esan
orduan otsoak atea jo
eta guk berari jasan.
Ama naiz esan zuen otsoak
gu beldurrez gabiltza ta
guk ez genion sinistu eta
ateak jarrai itxita.
Otsoa oilategira joan zen
amorruz beteta lagun
oiloa ikusi eta berari
arrautzak eskatu zitun.
Oiloak arrautzak utzi eta
otsoak bai jan eta jan
berriz saiatu nahi zuen eta
oraingoan ahots finan.
Hanka erakusteko esan bai
atea jo zutenean
etzioten ezerrez sinistu
hanka beltza ikustean.
Errotari baten etxera ta
irina eskatu zuen
hanka irinetan sartu eta
utzi zuen bai zurien.
Arratsaldeko bost terdietan
antxumeen etxera joan
orduan otsoak atea jo
eta ama zela esan.
Lehenengo erakutsi hanka
bronkatxo gure amari
otsoak antxumeei hanka bat
erakutsi eta zuri.
Antxumeak inozente zeuden
atea ireki zuten
azkar batean otsoa sartu
etzekiten non zegoen.
Otsoa bila ta bila egon
sei antxume janda zeuden
txikia beldurtuta zegoen
erloju baten sartu zen.
Ahuntza etorri zen azokatik
etxe barrura sartu nahian
barruan etzeuden antxumeak
negarrez hasi zen mahaian.
Orduan atera zen ahuntza bat
pareteko erlojutik
amarengana joan zen korrika
kontatu zion zergatik.
Ahuntzak gauza bat asmatu zuen
hari, guraize ta orratzak
basora joan zen otsoaren bila
ta hor zeuden antxumeak.
Oso pozik zegoen ahuntza ta
bere antxumeak baita
etxerako bidea hartuta
topatu zuten bere aita.
Otsoa erreka ondoan lotan
zegoen oso gustora
ahuntzak eta antxumea joan ziren
otsoaren tripa ondora.
Ahuntzak guraizeak hartu ditu
ta moztu tripa erditik
sei antxumeak atera ziren
otsoaren sabeletik.
Denak elkartu ziren basoan
alde egiteko umeak
harriz bete zioten sabela
ahuntzak eta antxumeak.
Ahuntzak sabela josi zioten
han jan eta ere jasan
bere orratz eta hariekin
josi eta korrika joan.
Otsoa esnatu zen egarriz
ahoa lehor sentitu
uraren bila hasi zen bera
eta erreka aurkitu.
Otsoa errekara joan zen ta
ere bai ura edatera
otsoa bete egin zenean
joan zen bera makurtzera.
Harriek pisu asko zeukaten
eta mina zeukalako
otsoa uretara erori
eta hor hil zen betiko.
Handik aurrera zazpi antxumeak
amarengandik ikasi
esandakoa egiten zuten
eta lasai-lasai bizi.
Handik aurrera lasai zebiltzan
antxumeak amarekin
ikasi zuten amak esana
behar zutela beti egin.