Lanpostu batzuetan
gizon askon zorte
neska batzuei gutxiago txikitin parian baina
ai pagatzen diete.
Gure ustez ez dago
hau ondo egina
denentzat behar dugu txikitin parian baina
ai soldata berdina.
Ez gaude oso ados
ezta ere alai
azafata izatea txikitin parian baina
ai mutilak ere bai.
Egoerari buelta
eman behar zaio
hemendikan aurrera txikitin parian baina
ai azafato gehio.
Desberdintasun hori
txarra da benetan
denak ari daitezke txikitin parian baina
ai edozein lanetan.
Dantzatzea zaila da
baina lortu dugu
entsaiatu ondoren txikitin parian baina
ai ateratzen zaigu.
Hemen ikusi degu
ondo dantzatzeko
praktikatu ordea txikitin parian baina
ai ondo egiteko.
Onena egitea
denok batera
neskak eta mutilak txikitin parian baina
ai dantza egitera.
Gizon batzuek neskak
hiltzen badituzte
hori ondo dagola txikitin parian baina
ai ez dugula uste.
Jendeak eskatzen du
ez segi horrela
hala ere gizonek txikitin parian baina
ai segitzen dutela.
Kirolean mutilak
esan nahi genuke
askoz diru gehiago txikitin parian baina
ai irabazten dute.
Guk borrokatzekotan
desberdintasuna
eskatu nahi genuke txikitin parian baina
ai gaur elkartasuna.
Gustukoak ditugu
roxa eta morea
zergatik izan behar txikitin parian baina
ai nesken kolorea.
Utzi alde batera
mutilen kritikak
arroxa eta morea txikitin parian baina
ai kolore politak.
Mutilek ere dute
bere konfiantza
neska batzuk diote txikitin parian baina
ai ze mutil traketsa.
Horrela ez pentsatzea
al da posiblea?
Mutilek ere dute txikitin parian baina
ai gorputz flexiblea.
Gizon batzuek gaizki
tratatzen dutela
ta hori ez dugu nahi txikitin parian baina
ai zergatik horrela?
Guk nahi genukeena da
hori konpontzea
neskek eta mutilek txikitin parian baina
ai ondo tratatzea.