Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HAMELINGO TXIRULARIA

  • Izenburua: HAMELINGO TXIRULARIA
  • Ikastetxea: Altza Herri Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: 5D
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:

Arratoi asko zeuden
Hamelin herrian
arratoiez beteta
inguru guztietan.

Herritarrek etzuten
biderik kentzeko
arratoiak herritik
kanpo bidaltzeko.

Mutil bat agertu zen
gure herri txikian
txirula zeukan berak
bere gerri handian.

Ordainsari baten truk
etorri zen bera
arratoiak herritik
han baietz atera.

Arratoiak zulotik
ateratzen dira
txirularia herritik
joaten ibaiara.

Arratoiekin doa
ondoko ibaiara
arratoi guztiak han
ito egiten dira.

Arratoiak itota
bueltatu herrira
herriatarrak ordea
aldatu egin dira.

Haserretu egin da
ez ordaintzearren
pentsatzen dabil nola
mendekatuko den.

Agintari guztiak
lanpetuta zeuden
eta txirularia
herrian sartu zen.

Bera txirula joaz
pasa zen kaletik
haur guztiak eraman
zituen atzetik.

Kobazulo batera
eraman umeak
aurkitzerik etzuen
lortuko jendeak.

Bukatu zuenean
atetik irten zen
atea itxi eta
umeak han zeuden.

Herritarrak joan ziren
gero bere bila
gaizki jokatu zuten
a ze akats pila.

Eta eskatu zuten
arren barkamena
ordainduko zutela
eskatu zuena.

Esan zien ekarri
behar zituela
baina ordaindu egin
behar ziotela.

Hori entzunda denak
haurrei itxaroten
agindu ziotena
ordaindu zioten.

Herritarrak kobara
eraman zituen
eta ume guztiak
handik irten ziren.

Eta ikasi zuten
herrian ederki
esandakoa bete
behar dela beti.