Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: La Anunciata Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: La Anunciata
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:

Koloretakoak dira
politak bai dira
txikiak ala handiak
behar dira gainera.

Tekla asko dituzte
idazteko dira
klasean hogeita lau
ditugu guztira.

auliaganedro

Gure hitz sekretua
pertsonak ez beste
etagurekin beti
zuek bazaudete
eta pazientzia handia
eduki behar dute
pertsona hauek klasea
ematen digute.

kaelsakari

Gizon hau txikia da
eta oso alaia
bere ogibidea
iturgin galaia
tirante urdinak ditu
txapela gorria
mamma mia esaten du
ta saltoka doa.

oiraM

Hau ez da borobila
esfera antza badu
kolore askotakoa
dela badakigu
kirol askotan beti
erabiltzen dugu
objektu honek beti
botea egiten du.

aiolab

Hau konektatzen dugu
telebistarekin
erosiko ditugun
joku ederrekin.

Beraz esaten dugu
rekomendatzea
neska edo mutilak
ondo pasatzea.

Super Mario Odisey
jokua dugu guk
baina diru guztia
galdu egingo dut.

alostnok

Berde kolorea du
lorerik ez sortu
basamortuan dago
arantzak baditu.

asutkak