6B)
Abenduak hirua
euskara eguna
gure koplak kantatuz
ospatzen duguna.
Makilak hartu eta
danborra jotzera
Ondarru euskalduna
goazen lortzera!
6A)
Euskaraz berba egin
geurea delako
bizi behar delako
hemen betirako.
Aldarrikatzen dugu
kantuz gaurko jaia
euskaraz bizitzea
baita gure nahia.
6C)
Euskal Herrian beti
hitz egin euskaraz
eskolan ta kalean
hitz egin ganoraz.
Guk beti nahi genuke
izan euskaldunak
gaur ta urte osoko
gainontzeko egunak.