Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IKASTOLAZ KEXA

  • Izenburua: IKASTOLAZ KEXA
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:
Audioa

Jolasgaraia gehiago
ordu pila nahi ditugu
noiz iritsiko da eguna
benga presa asko daukagu.

Arazoak konpontzeko
lan asko egingo dugu
baina horren ondorioz bai
bagoaz patiora gu.

Badabadun, badun...

Ordenagailu gehiago
nahi ditugu jolasteko
etxeko lan gehiegitxo
daude biharko eta gaurko.

Ordenagailuarekin
egingo ditugu lanak
horren trukez nahi ditugu
ordenagailu jolasak.

Badabadun, badun...

Hartxintxarrako zelaia
guk daukagu gure eskolan
ta belarrezko zelaia
nahi dugu guk gure gelan.

Guk lagunduko dugu
belarrezkoa egiten
gela guztia ari da
belarrezkoa prestatzen.

Badabadun, badun...

Beti egarria degu
gure gelan ta kanpoan
iturri gehiago behar
ditugu gure ikastolan.

Irakasleak mesedez
iturriak behar dira
bestela jolas garaian
falta zaigulako ura.

Badabadun, badun...

Etxeko lanak ditugu
eta pila bat gainera
ta ez ditugu egin nahi
beraz joazen jolastera.

Hau konpontzeko gai gara
eta erakutsiko da
ba ez bidali etxera
eta bagoaz parkera.

Badabadun, badun...

Festa gutxi egin ditugu
Herri Ametsako ikastolan
guk nahi degu beti festa
eta beti gaude gelan.

Irakasleak lasaitu
guk egingo dugu dena
festa antolatu eta
txikiparkera lehena.

Badabadun, badun...

Irteera gutxi ditugu
gehiago eskatzen dugu
zuzendariari kexak
egiten badizkiogu.

Astero irteera bat
guk proposatzen dizugu
bestela ume txikiak
oso aspertuta ditugu.

Eskerrik asko lagunak
zuen arretarengatik
hurrengo kurtsoan gatoz
publiko guztiangatik.

Badabadun, badun...