Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

HARTZ LARRU

  • Izenburua: HARTZ LARRU
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:
Audioa

Nekazariak zeukan
ipotxa inguruan
hartza hiltzea sartu
ziona buruan
gero bera sartzeko
hartzaren larruan
poltsa urre emango
ziola orduan.

Nekazaria hartza
hiltzera joan zen
larrua jantzi zuen
hartza hil ondoren
hiru urte noiz pasa
itxoiten zegoen
bere bidea jarraituz
lana egin zuen.

Andreak ta gizonak
beldurtzen baitziren
etzuten gustukoa
hartza nola baitzen
eta etzuten maite
ona izan arren
harriak bota eta
atakatzen zuten.

Hartz Larruk bilatu zun
han babesa bizkor
ta Ilse neskatilak
jaso zun maitekor
beraz nekazaria
maiteminduta hor
ezkontzeko eskatu
zion jator-jator.

Zain zegoen denbora
pasatu zedila
larrua kentzeko prest
zegoen mutila
hiru urte pasata
zen denbora pila
zoriontsu joan zen
ipotxaren bila.

Ipotxak esan zion
bere hitzarekin
emango ziola ta
poltsa urreakin
orduan eman zion
poltsa beteakin
ipotxa eman mese
urre nahikoakin.

Pozik etxeratu zen
diruaren lagun
baina Ilsek etxean
negarrez erantzun
berarentzat mutila
ez baitzen ezagun
berak bakar-bakarrik
Hartz Larru maite zun.

Nekazariak bera
zela esan zuen
ez kezkatzeko eta
ulertzeko zuzen
neskatila horretaz
ohartu egin zen
handik aurrera pozik
bizi izan ziren.