Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Emanaldirako bertsoak

  • Izenburua: Emanaldirako bertsoak
  • Ikastetxea: Santo Tomas Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:

Oso polita izan da
zuek etortzea
Gure emanaldian
bai disfrutatzea
Espero dugu denok
ondo pasatzea
Eta gure bertsoak
asko gustatzea

Eskerrik asko denoi
etortzeagatik
Eta gure bertsoak
entzuteagatik
Inoiz ahaztuko dugun
esperientziagatik
maite zaitugu 4.B
txalotzeagatik

Egileak: Haizea eta Oier
Doinua: Astoa ikusi nuen
GAI JARTZAILEAK DIRA

Egun baten fortniten
nik irabaztean
bigarren nibelera
heldu nintzenean
gauza berriak zeuden
jokuko kofrean
ondo pasatzen dut nik
Fortnite jolastean

Egun baten Minecraften
HyPixel sartzean
Egg wars eta build battle
nik irabaztean
Veggetta ematen nun
jendea hiltzean
ondo pasatzen dut nik
Minecraft jolastean.

Egileak: Mikel eta Leire. O
Doinua: Maritxu nora zoaz.
Gai-jartzailea: Hitzak gai bezala emanda.

Gaurko etxeko lanei
eman amaiera
play-an hasi aurretik
hori da jarrera
jolastu dezakegu
biak Fornitera
ondo pasako degu
jolasten batera

Utzi mando gorria
hori da onena
zuk hori nahi badezu
zu zara azkena
hori da zutaz gehien
berotzen nauena
banatzeko garaian
zu zara zekena

Egileak: Xabi eta Sara
Doinua: Konplize ditut eta...
Gai-jartzailea: Puntuka

Kontsolak dira haurren
egungo jokoak
olentzerori eskatu
nahiko nioke bat
olentzero ez bada
hiru erregeak
ez badidate ekartzen
nire haserreak

Jon menpetuta dago
bideojokoekin
gurasoak haserre
daude berarekin
begiak gorri ditu
adikzio horrekin
aitatxo nazkatuta
dago play-a rekin.

Egileak: Manex eta Alain
Doinua: Astoa ikusi nuen
Gai-jartzaileak: Oinak emanda

Mese utzi jolasten
ez goaz kalera.
Lagunari esan diot
goazen jolastera.
Txintxo afaldu eta
pijama janztera.
Ama utzi ordu bat
ta gero ohera.

Kaixo Jef zemuz zaude
goazen batera.
Hor geldituko zea
jolasten playera.
behatzan mina duzu
hori da itxura.
Utzi joku horiek
ta zatoz festara.

Egileak: Antton eta Olaia
Doinua: -
Gai jartzaileak: Ofizioka

Amatxok erosi dit
ekarri didate
Orain nere ametsak
Egin dira bete
Asko gustatu egin zait
Nere joko maite
Ohera joan behar dut
Agur bihar arte

Hackerrak beti daude
Hemendik ta hortik
Baina beti ere daude
Gure jokoetatik
Beti hackeatzeko
Gure inguruetatik
Hau esango dizuet
Joan behingoz hemendik

Egileak: Ignacio eta Nahia
Doinua:Konplize ditut eta.
Gai jartzaileak. Objektuak

Beti etxean nago
Playekin batera
Oso ondo pasatzen
Erraz hasiera
Gero ta zailagoa
Jolas bukaera
Maila bat igo eta
Pozik noa ohera.

Playarekin etxean
Hori bai ohitura
Fortniteera jolasten
The grefen modura
Ama beti esaten
Iritsi dela uda
Playera biziatuta
Etxean gustura.

Egileak: Galder eta Amaia
Doinua: Astoa ikusi nuen
Gai jartzailea:Oinak emanda

Arratsalde honetan
iritsi etxera
play-a piztu ta gero
bertan ibiltzera
puntu asko lortuta
merienda jatera
irabaziko dugu
zuekin batera.


Anai arrebak gera
ta elkarlanean
jokoren bat jartzeko
gure play maitean
berak borroka nahi du
ta nik futbolean
eztabaidan gabiltza
borroka etxean.

Egileak: Aner eta Ane
Doinua:Olentzero joan zaigu
Gai jartzaileak: Oinak emanda

Mugikorrekin ezin
Bizi estudiantiak
Fifa nba joku
Interesantiak
Battlelands dela eta
Eskatu jendiak
Mobila eskatzen dugu
Gelako guztiak

Atzo eman zidaten
Kriston oparia
Nintendo bat polita
Kolore argia
Fortnite jokua baita
Bai harrigarria
Pantaila aldakorra
Dibertigarria

EGILEAK: JUNE eta TELMO
DOINUA:MARITXU NORA ZOAZ
GAI-JARTZAILEAK:OBJETUAK

Bideojokoak niri
pila bat gustatu
gurasoak ordea
askotan aspertu
asko ibiltzen banaiz
beti haserretu
aitatxo ta amatxo
mesedez barkatu.

Gurasoak zuek beti
etxeko alkate
gutxitan jolasten naiz
aizue bikote
oso oso haserre
askotan zaudete
orain nago pixka bat
zuengandik aparte.

Egileak: Amaia. A eta Markel
Doinua:Markosen txarrixe.
Gai gartzailea:Hitza gai bezala emanda

Ama eskatzen dizut
playa erosteko
seme barkatu baina
ez dago saltzeko
ama erosi mese
ni ez aspertzeko
seme ezin dut erosi
zuretzat hobeto

Desiatzen ari naiz
partida hasteko
baietz ni neu txapeldun
nik irabaziko
hori gezurra bai da
nik ez dut galduko
partidan ni hobea
zu baino hobeto

Egileak: Ibai eta Aiora
Doinua: Markosen txarrixe
Gai jartzailea:Puntuka

Nik bideo bakoitzean
Jendea sorgindu
Eta like bakoitzeko
Diruan murgildu
Youtubek egingo dit
Dirua ordaindu
Gamerrok diru asko
Irabazten dugu

Egun osoan hemen
Etxean jokatzen
Txapelketa askotan
Beti parte hartzen
Askotan irabazten
Ta gutxitan galtzen
Horregatik ni Gamer
Bilakatu nintzen

EGILEAK: Iker eta Leire. D
DOINUA:Markoxen txerrixe
GAI JARTZAILEAK:
1.Diru asko irabazten duzue
2.Gamerrak zarete

Nik bideojokoetan
egin ikasketa
zatoz nire etxera
asko dakit eta
barkatu baina nik dut
makinan arreta
burugogorragatik
galdu txapelketa.

Ni nago lasai lasai
jolasten etxean
utzi ezazu behingoz
makina bakean
nik daramat jolasten
denbora luzean
ezin da hainbeste egon
makina aurrean.

Egileak: Jon eta Nur
Doinua:Maritxu nora zoaz.
Gai jartzaileak:Puntuka