Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ALEA bideo kopla

  • Izenburua: ALEA bideo kopla
  • Ikastetxea: Zabalgana Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: Zabalgana 5.C
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2026-11-06
  • Publikoa:

DOINUA: Ai Zapotxin

1.
Desagertu behar da
munduko bullying-a
horrek egiten baitu
sekulako mina

2.
Dena garesti dago
bizitza merketu
soldata_handiagoa
nahi dugu babestu

ESTRIBILOA
Ai zapotxin
ez dakit zer egin
gudak, dirua ta bullying-arekin

3.
Ez erosi ez baldin
baduzu zuk behar
bestela gero lurra
jarri triste xamar

4.
Ta gure jantokian
jana oso txarto
guk nahigo genuke
janaria_hobeto

Ai zapotxin
ez dakit zer egin
gudak, dirua ta bullying-arekin

5.
Gudarik ez dugu nahi
guk gure munduan
eta nahi duguna da
mundua bakean

Ai zapotxin
ez dakit zer egin
gudak, dirua ta bullying-arekin