Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IKASTOLAZ KEXAK

  • Izenburua: IKASTOLAZ KEXAK
  • Ikastetxea: Axular Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH4B
  • Egilea: -
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-28
  • Publikoa:

Multikirola etzaigu
ezerrez gustatu
askoz nahiago dugu
fortniten jolastu.

Komun gutxi daudela
frontoian ezta bat
oso triste gaude gu
horrekin erabat.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Soinketan denbora asko
beti galtzeagatik
hau ezin da onartu
Juan Martinengatik.

Guk gure ikastolan
belarrik ez dugu
eta etxera beti
zauriekin goaz gu.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Goizero goizero gu
jeiki eta gero
eskolara joan behar
dugu egunero.

Eskolako aulkiak
gorroto ditugu
orduak pasatzea
ipurdia gogortu.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Pure guzti-guztiak
kakak baitituzte
hau ezin da jan inoiz
hil behar gaituzte.

Ikastolan maisuak
diktaketa egiten
nahiago dugu eta
etxera bueltatzen.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Irakasleak beti
pelmada ematen
nahiago dugu eta
patioan jolasten.

Ikastolako ordua
etzaigu gustatzen
bederatzitan hasi
bostetan bukatzen.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Astelehenen gure buru
guztiak kolpatzen
ostiralean jada
buruak laztantzen.

Futboleko zelaia
harrizkoa da ta
jende asko erori
zer nolako zarta.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Gure frontoia beti
zikin-zikin dago
nahiago genuke bai
ez jartzea okerrago.

Gu irakasleekin
ez gaude konforme
egon behar al dugu
beti gelan erne?

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.

Aiton-amonarentzat
kafea ta esnea
baina gero guretzat
yogurt txikitxoa.

Gure frontoiko lurra
oso gogor dago
eta jolastokian
oraindik gehiago.

Ai Zapotxin
ez dago zer egin
Axularreko egoerarekin.