Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Ortuella BHI (Ortuella)
  • Ikasgela: DBH1B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2026-11-25
  • Publikoa:

ORTUELLAN ERE IRTEN
DADILA PLAZARA
HITZ EGIN BEHAR DUGU
HERRIAN EUSKARA

Nahiz eta errezago
daukagun erdara
euskaraz egiteko
ahalegintzen gara

Haurrek ikasten dute
helduak ikusten
animatu gaitezen
gureari eusten

ez dezatela berriz
euskara zapaldu
ez dadila kultura
ta hizkuntza galdu

ORTUELLAN ERE IRTEN
DADILA PLAZARA
HITZ EGIN BEHAR DUGU
HERRIAN EUSKARA

Superrean ,etxean,
anbulategian
euskarak aukerarik
ez dauka herrian

kartera jausi zaio
kaleko norbaiti
abisatzeko euskaraz
berak ote daki

euskaraz egiteko
zalantzen aurrean
lehenengo hitza bota
ta gero aukeran

ORTUELLAN ERE IRTEN
DADILA PLAZARA
HITZ EGIN BEHAR DUGU
HERRIAN EUSKARA