Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur Araia eskola

  • Izenburua: Agur Araia eskola
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-05-28
  • Publikoa:

DOINUA: KORRIKA EGAN

Ez gara egongo hurrengo urtean
ja ja ja barre-algara
Patxi ta Oihane, esaten dugu
agur bertso eta euskara
jende berria ezagutu
eta haiekin kalera
agur Araia eskolari
nahiko pozik joango gara

Ikasle ohiak izango gara
gure herriko festetan
atsalde osoa pasako dugu
Fortniteko partidetan
Ikastola bukatu ondoren
liburuak suteetan
eman diguzuenagatik
eskerrik asko benetan

Egun batzutan ibili gara
eskola honetan gustora
baina ere bai, hemen daukagu
seigarren mailako froga
Patxiren bronkak guztiontzat
joan dira denak zulora
agur Araiako eskola
bagoaz institutora

Urte hau bukatuta bagoaz
guztiok leku berrira
horretarako ikasi dugu
matematika, hori da!
bertso honen bidez ematen
dizuegu despedida
istorio berri bat hastera
bagoaz Aniturrira

Euri pilo bat, erori ondoren
atera da eguzkia
oporrak datoz, ta horregatik
pozik dugu aurpegia
ikasle onenak izango
gara hori bai egia
ikasten egon behar al dugu
gure bizitza guztia?