Uda hastera doa
lagun despedida
pena handiarekin
separatzen gara
baina familiarekin
ondo pasatzera
egun batzuen barru
udalekuetara.
Gu etxetik atera
eta parrandara
egun guztia dugu
goazen jolastera
gose handia dugu
txutxeak jatera
goizeko bostak dira
goazen lo egitera.
Ikastola egunetan
oso goiz lotara
gehiegi altxatzea
hori da okerra
uda ez dugu horrela
desberdinak dira
udan berandu ohera
berandu esnatzera.
Erreka oso polita
gu gaude horretan
jolasten ari gera
denbora guztian
hotzikarak ditugu
bainujantzietan
ondo pasatzen dugu
erreka guztietan.
Proposamena dugu
hori inoiz ez ahaztu
euskaraz hitz eginda
eta ere mintzatu
ta azkenaurrekoa
hegazkina hartu
eta azkenekoa
udaraz gozatu.
Gure familiarekin
ondo bidaiatzen
eta aita ta ama
beti bijilatzen
bainujantzia hartu
hondartzan bainatzen
ez gara inoiz aspertzen
bidaiak egiten.
Ikastola bukatu
goaz jolastera
lagun pilo batekin
ondo pasatzera
leku politetara
denok joango gara
ta ondo pasatzeko
jokoak egitera.
Ikastola bukatzen
ari zaigu guri
etxeko lanik gabe
pasatzen bihurri
eta esango dugu
dioguna amari
irakasle aspergarrik
ez dugu nahi hori.
Fortnitean jolastu
amakin batera
ta ere lagunekin
bai geratzen gera
bitartean gu joan
izozki dendara
lagunekin geratu
San Juan ikustera.
Ur kirol asko daude
uda hasieran
eta jantziarekin
denbora guztian
guk surfa landu dugu
denbora librean
ez gara inoiz aspertzen
ur kirol honetan.
Ikastolan aspertzen
ginen egunero
baina orain bukatu da
jolasten gauero
piszinan ta hondartzan
gau eta goizero
nekatuko gara ta
oporretaz gero.