Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BIDEOJOKOAK

  • Izenburua: BIDEOJOKOAK
  • Ikastetxea: Maria Reina Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-27
  • Publikoa:

Orain gutxi wifia
kendu egin zidaten
Ni denbora guztian
Hasten naiz jolasten

Konexioa badaukat
baina ez oso ona
jolasteko joan behar naiz
auzoko tahona

Gero IƱigorekin
apex legendera
eta hau bukatzean
ondoren parkera.

Nik ondo pasatzen dut
bideojokoekin
fortnitera jolasten
beti Asierrekin.

Bideojoko jolasten
gure etxeetan
beti arreta jartzen
dugu pantailetan.

Aita eta ama ere
pantailei begira
baina bideojokotan
oso txarrak dira.

Jokoak jolasteko
konexioa ez daukagu
baina truko bat dago
eta badaukagu

Truko hori horrela da
dena reiniziatu
piztu behar da pataila
ta konexioa hartu

Fifara jolasten dut
ordu bat astean
eta amonarekin
guk bien artean

Bideojokoekin
gutxi ikasten dugu
baina lagun berriak
egiten ditugu

Konexioa joaten da
eta ez zait gustatzen
Gelditzen naiz begira
eta denbora galtzen

Fortniten adikzioa
oso txarra da
gutxiago aditzen du
droga eta marihuana

Nago jolasten fortnite
nire lagunekin
lagunak txarrak dira
ez dut nahi honekin

Kotxean nago eta
jolastu nahi badut
ezin dut zeren lanak
egiteko ditut

Nire amak pentsatsen du
jokoak direla
oso onak eta nik
hori txarra dela

Bi ordutan jolasten
eta txanklarekin
gure poza handia
gure amonarekin