Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

2025eko Gabonetako ikuskizunerako bertso-ipuina

  • Izenburua: 2025eko Gabonetako ikuskizunerako bertso-ipuina
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ekaitz Samaniego
  • Igoera data: 2026-06-16
  • Publikoa:

PERTSONAIAK:

-Narratzaileak: Nawfal eta Bryan
-Umeak: Alaia eta Eki
-Astoa: Hixam
-Mari Domingi: Chloe
-Olentzero: Antonio
-5hrek: Marwan
-Galtzagorria: Lehbeila

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

1. ESZENA
Narratzailea – ahal bada narratzaileak beti apur bat eszenatokiaren alde batean, eta erdirago beste pertsonaiak - eta umeak agertzen dira eszenan.

NARRATZAILEA (Nawfal)
Umeak lotara joango dira
Oparien esperoan
Ilusioa jasoko dute
Hemendik ta luzaroan

UMEAK ( Alaia eta Eki)
A ze urduri gauden gu biok
Gaur gauean opariak
Ez dugu ezer deskantsatuko
Hori bai ilusioak

Narratzailea aldatzen da. Umeak badoaz.

2. ESZENA
Narratzailea ( Bryan ) – bere lekuan--, Mari Domingi, Olentzero eta Astotxoa -MD eta Olentzerorengandik apur bat aparte erori da- eszenaratzen dira. Mendian daude.

NARRATZAILEA (Bryan)
Maridomingi eta Olentzero
Prest opariak uzteko
Baina gabonak politak dira
Lagunekin egoteko

MARI DOMINGI (Chloe)
Gaur bertan prestatutak ditugu
Guk umeen opariak
Gauean betetzera goaz gu
Beraien ilusioak.

Gure asto polita jausi da
Mendi honetatik behera
Opariz beteta astotxoa
Gaixua ondo ote da?

OLENTZERO ( Antonio )
Ze Olentzero desastre garen
Ta joan da gure astotxo
Ze demontre egingo dugu orain
Bilatu beharko otso

ASTOTXOA ( Hixam )
Lagunak ni asto txiki bat naiz
Galduta nago ta haserre
Gaur hotz asko egiten du hemen
Gainera dago elurre.

Narratzailea aldatzen da. Astotxoa badoa. MD eta Olentzero geratzen dira, ibiltzen.

3. ESZENA
Narratzailea (Nawfal)– bere lekutik kantuan-. Galtzagorria sartu eta geldirik geratu, bere etxeko atean. Gero Olentzero eta Mari Dominigi -opil bat darama gordeta- gerturatzen dira galtzagorriarengana..

NARRATZAILEA ( Nawfal )
Galtzagorriaren etxera doaz
Opari ederren bila
Non ote daude opariak?
Ekarri dute opila

MARI DOMINGI ( Chloe )
Kaixo nire lagun Galtzagorri
Opariak bilatu gaurko
Non izkutatu ote da astoa
Agudo topatu beharko.

Opila ematen dio Galtzagorriari, kantatzen bukatzean.

GALTZAGORRIA ( Lehbeila )
Nik ez dut oparirik ikusi
Nola demontre galduko
Zuen zain daude orain umeak
Ziztu bizian helduko.

OLENTZERO ( Antonio )
Ai ama zer egingo dugu orain
Bila hurrengo etxera
Polboroiez eta edariaz
Gure tripa betetzera

GALTZAGORRIA ( Lehbeila )
Merienda ahaztu Olentzero
Hau da nire aholkua
Basoko zaratak adi entzun
Ta aurkituko lekua

Narratzailea aldatzen da. Besteak badoaz.

4. ESZENA
Narratzailea (Bryan) – bere lekuan - . Shrek agertzen da eta geldirik geratu bere etxeko atean bezala. Gero, Astotxoa sartu eta gerturatzen zaio.

NARRATZAILEA ( Bryan )
Bitartean gure astotxoa
Bila ta bila aritu
Shreken etxera iritsi da
Eta esperantza piztu

ASTOTXOA ( Hixam )
Basoan etxe bat aurkitu dut
Dago pixkatxo bat zaharra
Shreck nik ikusi dut
Ez dut uste denik txarra.

SHREK ( Marwan )
Astoa ailegatu zaigula
Opari askotxorekin
Eta ni pentsatzen irekiko
Genituela elkarrekin

SHREK ( Marwan )
Oihukatzen.

AIZUE BASOKO JENDEA! OPARIAK HEMEN DAUDE!!!

Narratzailea aldatzen da. Shrek eta Astotxoa geratzen dira.

5. ESZENA
Narratzailea (Nawfal) bere lekuan. MD eta Olentzero agertzen dira. Shrek eta Astotxoa zeuden lekuetan.

NARRATZAILEA ( Nawfal )
Maridomingik ta Olentzerok
Shrecken oihua entzun
Zer izango den pentsatzen ezin
pasatu gau eta egun.

MARI DOMINGI ( Chloe )
Ay, ay ama gure opariak
Guztiak Shrecken koban
Umetxoak esnatuko dira
Hurrengo minutuetan.

OLENTZERO ( Antonio )
Opariak banatzera goaz
Oraindik dugu aukera
Korrika batean joan behar
Opariak banatzera.

ASTOTXOA ( Hixam )
Eskerrak berriz elkartu garen
Oparien banaketan
Igo zaitezte nire gainera
Eta joango gara hegan

MDk eta Olentzerok besotik heltzen diote astotxoari.

SHREK ( Marwan )
Agur Olentzero eta Astoa
Menditik opariekin
Maridomingi elkartzen zaie
Betiko modu ederrekin.

Kantatu ostean Shrek, MD, Olentzero eta Astotxoa badoaz. Narratzailea aldatzen da.

6. ESZENA
Narratzailea (Bryan) bere lekuan. Umeak sartzen dira. Bitartean MD eta Olentzero sartzen dira, eta beraien ondoan bi opari uzten dituzte.

NARRATZAILEA ( Bryan )
Behingoz lortu egin dute hauek
Opariak banatzea
Umeak altxatu dira eta
Ze sorpresa ikustea.

UMEAK ( Eki eta Alaia )
Azkar gosaldu behar dugula
Bi opari esperoan
Eta niretzat Play Station bat
Alaiarekin jokoan

AMAIERA