ESKOLARTEKOA:
Doinua: Baldarrak
Gaia: Herriko jaiak antolatzea tokatu zaizue.
Aguraingoak gozatzen
gaude festa hauetan
Zetaken kontzertua
San Juanen 5etan
Opakuako portuan
goitibeherak jeisten
harrapatu baino lehen
denak handik irten
Astelehen goizean
bolo txapelketa
bigarren egunean
kontzertua beteta
Ostiral eguerdian
barraka merkeak
eta larunbatean
daude traktoreak
Gaia: Munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue.
Suizako mendiak
altuak dira eta
beti egoten dira
elurrez beteta
Sadio Manerekin
goaz Senegalera
eta jolasten dugu
bertan futbolera