Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolartekorako egindako koplak eta Alea kopla lehiaketako bideoa

  • Izenburua: Eskolartekorako egindako koplak eta Alea kopla lehiaketako bideoa
  • Ikastetxea: Landazuri Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5
  • Egilea: Landazuri, Errota eskolako 5. Mailako ikasleak
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Markel Yoller Arroiabe
  • Igoera data: 2026-06-16
  • Publikoa:

Alea bideo-kopla lehiaketako bideoa: https://youtu.be/IcDfLj649XI

ESKOLARTEKOA:

Doinua: Baldarrak

Gaia: Munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue. Nora joango zarete?

Hawaira joango gara
hango hondartzara
saltoka eta korrika
bainatuko gara

Mexikora heldu gara
natxoak jateko
guakamole gozoa
dago frogatzeko

Gaia: Auzoko jaiak antolatzea tokatu zaizue.

Gozokiak ditugu
gose denarentzat
txokolatezko txoko
handi bat denentzat

Erdi Aroko azoka
dibertigarria
erosi dezakezu
ezpata berria

Gaia: Bertsolaritza klaseko sekretuak.

Bertso klasea hasi
ez dugu nahi irten
ondo ikasi dugu
bertsoak egiten

Asko gustatzen zaigu
errima jolasa
klasean egin dugu
oso ondo pasa