Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Erbia eta dordoka

  • Izenburua: Erbia eta dordoka
  • Ikastetxea: Aldapeta Maria Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: -
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-22
  • Publikoa:
Audioa

Kaixo arratsalde on
Bruno ta Alex gara
erbia eta dortoka
goaz abestera.

Erbia oso azkar
joaten da etxera
bere emaztearekin
da nabarmentzera.

Erbia oso harro
azkarrena bera
dortokari esan zion
goazen lehiatzera.

Erbiak esan zion
oso erraza zela
irabaziko zuen
nahi zuen bezela.

Dorkokak esan zion
egingo zuela
bere asmo onenekin
lehiatuko zela.

Baldintzak jakin gabe
dortoka andrea
horregatik nahi zuen
hori jakitea.

Erbiak esan zion
dortoka andreari
non izango ote zen
lasterketa hori.

Erbiak sinistuta
irabazi zuela
lasterketa baina ez
zen izango horrela.

Korrika hasi ziren
eta bat-batean
erbiak abantaila
hartu zuenean.

Dortoka joanean
erbia lasaitu
baina dortokak bere
pausoan jarraitu.

Erbiak pentsatzen du
atseden hartzea
dortoka atzean dago
erbiak pentsatzea.

Zuhaitz bat ikusi du
ta behean jarri da
gustora izango zen
hau gertatzen bada.

Erbia hain zegoen
bera lehertuta
hainbeste korrika egin
oso nekatuta.

Lo hartu zuen eta
erbiak horrela
erbia ametsetan
lehenengoa zela.

Dortoka astiro bai
ai ez deskantsatu
beti dortoka egin
baina ez altxatu.

Aurrera jarraitu bai
ez zuen inporta
ai obstakulo topa
beti jarraituta.

Erbia oso azkarra da
ta dortoka alferra
lehiaketa bat egin
etzen oso azkarra.

Irabazi zuela
pentsatzen zuen ta
siesta bat egin eta
lehiaketa ahaztuta.

Dortokaren aurrean
berriro joateko
berandu xamarra zen
urduri jartzeko.

Eta gure dortoka
asko aurreratu zen
eta dortoka helmuga
pasatzen zegoen.

Erbia saiatu zen
eta bera ederra
baina egin zuena
ahalegin alferra.

Dortokak egin zuen
helmugara heldu
denak pozik dira ta
erbia goibeldu.

Erbiak harrokeria
onartu zuenean
oso gorria jarriz
joan zen azkenean.

Hau izan da dena eta
erbiak etzuen
dortoka zirikatu
lasai geratu zen.