Alea bideo-kopla lehiaketako bideoa: https://youtu.be/-ywaMODTet0
ESKOLARTEKOA:
Doinua: Ai Zapotxin
Gaia: Munduan zehar bidaiatzea erabaki duzue. Nora joango zarete?
Eskalatuko dugu
guk Eiffel dorrea
Eiffel dorre puntatik
bista da hobea
Hegazkinez bagoaz
Dubai ikustera
ondo pasako dugu
kotxeekin gainera
Japoniara heldu gara
ta ramen jatera
oso goxoa dago
merkea gainera
Gaia: Bertsolaritza klaseko sekretuak
Doinua: Baldarrak
Eskolan hasi gara
bertsoak ikasten
ondo pasatzen dugu
bertsoak abesten
Joku asko egiten
ditugu bertsotan
irabazi edo ez
berdin du askotan