
SANTA AGEDAKO KOPLAK 2026 – LH5
DOINUA: Egun da Santi Mamiña
Estr: Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
Luzaro neure arima
1- Makila eskuz jotzea
Amalurra esnatzea
Loreak berriz irekitzea
ta barazkiak hartzea
Egun da…
2- Iluntasuna badoa
Ta berriz piztu jokoa
Guk lagunekin pozik jolastuz
pasa denbora mordoa
Egun da…
3- Egunak luzatu dira
Benetan gauza handi da
Haurrak etxera joaten ziren
galtzen zenean distira
Egun da…
4- Amalurra esnatzeko
Makilekin jo eta jo
Fruitu goxoak jateko eta
guk pila bat gozatzeko
Egun da…