SANTA AGEDAKO KOPLAK – LH5eta6 - Maeztu
DOINUA: Egun da Santi Mamiña
Estr: Egun da Santi Mamiña
Benetan egun samina
Goiko zeruan gorde dezala
Luzaro neure arima
1- Goazen makilak jotzera
Heldu da Santa Ageda
Lurra astinduko dugu gogo_handiz
Amalurra esnatzera!
Egun da…
2- Elkarrekin abestera
Iritsi da Santa Ageda
Ozen kantatu dezagun eta
elkarrekin gozatzera
Egun da…
3- Natura piztu behar da
Eta bagoaz plazara
Gaztainak eta taloak jaten
dator kantatzeko txanda
Egun da…
4- Gaur etorri egin gara
Denok lurra astintzera
Makilak joko ditugu eta
denok ondo pasatzera
Egun da…
5- Gaur Roturosen abestu
Oinez joan gara prestu
Gero gaztainak jango ditugu
eta eskuak berotu
Egun da…