Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso-postala

  • Izenburua: bertso-postala
  • Ikastetxea: Laudio Ikastola (Laudio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2026-06-18
  • Publikoa:

Kaixo familia zelan zaudete
Gu gaude Madagaskarren
Bost lémur daude gure ohean
Kaipiriña bat edaten
Dinosaurioak dira six-seven
Ta gu hondartzan bañatzen
Surf taularekin olatuak hartzen
Marrazoekin jolasten
Agur familia ikusi arte
Gaude gereziak jaten

Bonjour les amis parisen gaude
Gure oporrak pasatzen
Ikusi dugu Eiffel dorrea
Ta kroasanak probatzen
Gaur Monalisa ikusi dugu
Oso polita zegoen
Bost izarreko hotel batean
Denok ondo lo egiten
Agur lagunak laster etxera
Hegazkinean bueltatzen

Kaixo lagunak gu Tokyon gaude
Gure oporrak pasatzen
Aspertu gara bidai osoan
Horrenbeste bidaiatzen
Eta ez dira hainbeste gauza
Herri honetan gertatzen
Fugi menditik ibili gara
Sumendia esploratzen
Tokyo dorrera joan gara eta
Ez gara etxera bueltatzen

Kaixo koadrilla gu Peru-n gaude
Opor bikainak pasatzen
Gaur Machu-Pichu ikusi dugu
Oso polita zegoen
Olloquitu bat probatu dugu
Freskagarri bat edaten
Festa batera bagoaz orain
Laster guztiak dantzatzen
Agur lagunak bi egun barru
Pozik etxera itzultzen