
Munduan zehar bidaiatzen:
Madrila dena ikustera
gu goazenean
Prado museoraino
goaz zuzenean
Parisen ikusi dut
nik dorre Eiffela
Eraikin handi horrek
altuera itzela
Biarritzen badago
hondartza handia
Eta hortxe ematen
ari da eguzkia
Inauterietan daude
momotxorro handiak
Altsasura bagoaz
ikusi guztiak
Japonera joan gara
guztiok batera
Katuak ta katanak
denok ikustera
Ondoren joango gara
Mexiko ikustera
Baina ere bai goaz
takoak jatera
Azkenik joango gara
gu Argentinara
Futbolean jolasten
arituko gara
Gauza bat esatea
gur ahaztu zaigu
Gasteizen bizi gara
eta ondo gaude gu
Japoniara joan gara
turista bezala
Eta ikusiko dugu
anime mundiala
Bigarrengo tokia
dugu Alemania
Eta ikusiko dugu
Berlingo harresia
Gure azken lekua
dugu Eskozia
Eta ikusiko dugu
gaita berezia
Horixe eta gero
bueltatu etxera
Hegazkina hartuta
kebab bat jatera
Gasteizko jaiak:
Gure herriko jaietan
badago musika
Abesti horren letra
da oso polita
Kokatu nuenean
nik autotxokea
Denok hartu genuen
handia kolpea
Tirolina bat dugu
herriko jaietan
Oso luzea dela
niretzat benetan
Jaietan joango gara
gu tranpolinera
Salto egingo dugu
denok pistinara
Jaietan egongo da
txirrista handia
Ni beti botatzen naiz
jarrita ipurdia
Kontzertua egongo da
estenatokian
Sarrerak hemen daude
plazaren erdian
Gaur kuadrila guztia
jaten ari gara
Herrian egin dugu
guk txokolatada
Gauean dsikotekan
egin dugu dantzan
Eta gero etxera
joan gara balantzan
Gure herrian dago
beti kriston festa
Antolatu genuen
kriston diskoteka
Diskoteka ondoan
dago janaria
Iruditu zitzaidan
kriston porkeria
Diskoteka parean
zegoen txakurra
Eta lapurtu zidan
nire mugikorra
Eta festa erdian
laguna lo dago
Ohean egotea
dut askoz nahiago