
Bertsolaritza saioetako bitxikeriak:
Peru beti egoten da
eskuak mugitzen
Ezin du klasea eman
ez bagara isiltzen
Peruk ez du arbela
inoiz erabiltzen
Oso azkarra delako
eta ez da zikintzen
Peru joaten denean
airea hartzera
Gure klaseak dirudi
zoo baten antzera
Peru irakasleak
guri laguntzean
Beti izaten ditu
eskuak atzean
Klasean zehar dago
hor Peru ibiltzen
Eta aldi berean
ari da mugitzen
Peru klasean dago
bertsoak abesten
Eta ikasle denak
lo daude amesten
Peru haserretu da
eta bronka bota
Beti dagoelako
ikasleen kontra
Jende jatorra dago
bai nire klasean
Eta beti jolasten
dugu gure artean
Peru berandu dator
goizero klasera
Ikasleak joan dira
bronka botatzera
Peru irakasleak
bronka bota digu
Tuntunarena egiten
gabiltza beti gu
Peru oso ona da
klasea ematen
Baina oso txarra da
kantuak abesten
Gure klaseak beti
dira aspergarriak
Egin behar ditugu
gauza ezberdinak
Gasteizko jaiak:
Nire herriko festan
jarri nuen tortila
Probatu nuenean
zelako marabilla
Bota nituenean
bai bolo guztiak
Irabazi nituen
trofeo handiak
Nik entzun nuenean
herriko musika
Kontzertua izan zen
denontzat polita
Petardoak erosi
ta kalera joan
Esplotatu zitzaidan
oinaren ondoan
Txokolate bokata
jan dugu jaietan
Eta zikindu nuen
korbata benetan
Gaua heltzen denean
super pijamada
Gerra bat montatzeko
dugu almohada
Gauean beti dago
bai suzko zezena
Herriko jaietan da
dibertigarriena
Gasteizko parkean gaur
badago musika
Kontzertuak izan du
abesti polita