Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Toki Eder Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-11
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Estatu Batuetara
guztiak batera
New York ta Times Square
pozik ikustera

Parisen gaudenean
gustuko jatea
Croissant eta gero
Disney Land parkea

Dorrea ikusteko
bisitatu Pisa
Eta gero jatera
pepperoni pizza

Japonian gaudenean
ramena jatera
Ta gero bukatzean
siesta botatzera

Txinan ikusi dugu
harroka handia
Eta bere azpian
dordoka txikia

Japonera joan gara
one piece erostera
Eta bueltatu gara
oso alai etxera

Madrilera joan gara
partidua ikustera
Bukatu eta gero
joan gara ospatzera

Chicagora joan gara
Jordan ikustera
Taxi bat hartu dugu
joateko hotelera

Ikusi nuenean
Parisko dorre Eiffela
Iruditu zitzaidan
oso altua zela

Hegazkinez joan gara
Colombia ikustera
Don Pedro tabernara
bandeja jatera

Gure taldea doa
Alemaniara
Audia erosita
gero gidatzera

Marruekosen daukagu
hondartza epela
Eta eguraldia
ona dagoela

Gasteizko jaiak:

Antolatuko dugu
gure herriko festa
Eta egongo dela
kriston diskoteka

Festan jarriko dugu
guk autotxokea
Eta Hodei Marquinez
hartzera kolpea

Elkarteetan dago
kriston afaria
Bokata dago jaten
gaur mundu guztia

Herri guztia dago
kalean dantzatzen
Musika entzun eta
asko disfrutatzen

Nire hiriko festan
ez da faltatuko
Gehien gustatzen zaidan
talorik jateko

Virgen Blanca kalean
festari begira
Orain blusa guztiak
ateratzen dira

Gure hiriko festan
Zeledon dago eta
Gaur ez dugu ahaztuko
zentrora joatea

Festak orain hasita
gure errepideetan
Ez da inor pasatzen
daude herrietan

Bertsolaritza saioetako bitxikeriak:

Peru beti egoten da
eskuak mugitzen
Geldirik egoteko
gaude desiatzen

Bertsolari saioan
ez gara isiltzen
Gaudelako guztiok
txismeak kontatzen

Peruk egiten ditu
bertsorik txarrenak
Horregatik gu gara
ikasle onenak

Hegazkina Peruri
bizkarrera bota
Ta berak bota digu
erraldoia bronka