
Aramaioko jaiak:
Laster etortzen jaku
parranda sasoia
Gurasoek jaixetan
ez dute arrazoia
Ez dugu zapalduko
gabetako ohia
Ez zaiguna faltako
da tiropitxoia
Azkenengo egunian
da katxitoldoa
Ohe elastikoa dago
guztiz zapaldua
Oso galduta dugu
guztiok burua
Ezin da kontrolatu
erlojuko ordua
(Doinua: Baldarrak)
Aramaion badago
kriston jaleoa
Beti egiten dugu
bota petardoa
Katxitoldoa egiten
da astelehenean
Zenbat jende egongo da
herriko parkean
Gaur gauean badago
kriston kontzertua
Jende asko egongo da
ez dago lekua
Jende asko badago
gure barraketan
Gu montatuko gara
goizeko ordubietan