Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Aramaixo herri eskola (Aramaio)
  • Ikasgela: LH 3. zikloaA
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Haizeak bidali du
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-11
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Abioia hartuta
goaz Menorkara
Goizero esnatzean
joan hondartzara
Lagun artean beti
barre ta algara
Denok oso moreno
bueltatuko gara

Texasera iritsi
gara nekatuta
Zaldiaren gainean
yija eta buelta
Barbakoa eginda
sahieskia erreta
Hainbeste takorekin
gaude ya beteta

Aramaioko jaiak:
(Doinua: Baldarrak)

Gure herriko jaietan
beti daude txosnak
Eta horko edariak
daude oso onak

ETS etortzeko
irrikitan gaude
Oso berandu da ta
zu ohean zaude

Tiropitxoian gaude
denbora pasatzen
Lagun denok batera
tiroak botatzen

Parranda asko dago
gure jai hauetan
Eta ez dut lo egin
lau egun honeitan