Munduan zehar bidaiatzen:
Parisera bazoaz
ikusi dorrea
Gose baldin bazara
jan kriston gofrea
Hontza-Extremen daude
kriston tirolinak
Ta hara joatekotan
ikusi zubiak
Portaventura dela
handia parkea
Barreak bota gero
daukagu gosea
Cabarcenon badaude
jirafa luzeak
Goi- goitik ikusita
jaguar trebeak
Bisitatu nahi dugu
Sidneyko opera
Eta krokodiloak
goaz ikustera
Txokolatea jatera
goaz Suitzara
Natura ikustera
Mont Blanc egitera
Parisera joan gara
Louvre ikustera
Eta Eiffel dorretik
dena ikusten da
Ikusiko ditugu
Kongoko tribuak
Politak izan dira
hango momentuak
Bisitatu nahiean
Hawaiiko uharteak
Ikusi nahi ditugu
beraien etxeak
Ikusi nuenean
polita Italia
Iruditu zitzaidan
oso izugarria
Bisitatu nahi dugu
guk jaietan Japon
Etxetik hain urruti
ez nintzela egon
Bisitatu nahi dugu
guztiok Frantzia
Ikusteko beraiek
daukaten jantzia
Japoniara bagoaz
Tokyo ikustera
Ramena jaten goaz
taberna batera
Berlinera bagoaz
harresia ikusten
Harresian gabiltza
turismo egiten
Dorrera ikusteko
bisitatu Pisa
Jeistean jango dugu
pepperoni pizza
Egiptora bagoaz
piramidetara
Tranpa bat zapalduta
hegan irten gara
Bertsolaritza saioetako bitxikeriak:
Bertsolaritzan gaude
beti Perurekin
Eta asko ikasten
bere laguntzekin
Euskaraz hitz egiten
pozik gaude beti
Bonba pasatzen dugu
guztiok ederki
Liburua daukagu
beti mahai gainean
Eta irekitzen dugu
ikasteko orduan
Hitzekin jolasean
errimak, doinuak
Dibertigarriak dira
gure momentuak