Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Arantzabela Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-11
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Nik Txinara joan nahi dut
kung fu egiteko
Bestela Japonera
sushia jateko

Gu Erromara goaz
pizza gozatzeko
Gero Koliseora
lehoia ikusteko

Estatu Batuetan
Donald Trump ikusi
Korrika egin ondoren
esan diogu itsusi

Bilbora joan nahi dugu
Athletic ikustera
Bestela San Mamesen
goaz jolastera

Nire lagun denekin
noa Brasilera
Hango inauteriak
batera ikustera

Nire aitonarekin
joan naiz Mexikora
Janari pikantea
sartzea ahora

Nire familiarekin
joan naiz Mestallara
Partidua eta gero
paella jatera

Txinak dauka munduko
harresi luzeena
Zu erortzen bazara
a zelako pena

Argentinara goaz
Messi ikustera
Eta guk sartu diogu
gol bat Bomboneran

Portugalera goaz
ikusten Lisboa
Ta koska egin digu
titanio boak

Gasteizen ere dago
orain kriston hotza
Baina oso polita
da mendizorrotza

Gasteizko jaiak:

Probatu nuenean
hemengo barrakak
Gorputzean sentitu
nituen dardarak

Gasteizko jaietako
lehenengo egunean
Zeledon jaitsi ohi da
euritako behean

Gure hiriko jaietan
edozein gauean
Su artifizialak daude
teilatu gainean