Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERTSO ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: BERTSO ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Santo Tomas Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-20
  • Publikoa:

Toki hontan ni nabil
kale inguruan
eta beharrezko da
dutxa bat lekuan
bainujantzia behean
txanoa buruan
litroak milioika
karratu barruan.

aukeliregi

Asmakuntza da zaharra
urteak dituena
ta Thomas Edisonek
asmatu zuena
eta etxean izarra
ematen duena
lanpara baten zati
garrantzitsuena.

alibnob

Lehen etxean gehiago
erabiltzen zena
zaborra garbitzeko
tresna hoberena
beste tresna bat dago
laguntzen duena
etxean garbitzeko
erabiltzen dena.

aztarre

Sartzen dizutenean
ematen du mina
nohizbehinka behar da ta
ez da oso arina
odola ateratzen
da oso zikina
punta zorrotza dauka
txikia ta fina.

aotrext

Gure gelan bat dago
ta erabiltzen dugu
jasotzeko hoberena
ta laguntzen digu
erosi nahi dut baina
ez dago aski diru
gure azkeneko pista
Harry Potterrek du.

aztarre

Kolore askotako
asukerak dituzu
garbigailuan sartuta
puskatuko zaizu
itxura berriarekin
harritu gaituzu
ta kremailerarekin
irekitzen duzu.

aestrej

Ur asko dauka eta
bueltatu erreta
toaila eramaten da
ez zikintzeko eta
krema bota behar da
ez erre kopeta
beti beti dago ta
hondarrez beteta.

aztradnoh

Batzuetan beldurra
eman dezakete
ta kolore iluna
beraiek daukate
eguzkia atera
ta daude presente
plastilina bezala
forma hartzen dute.

alazti

Bera beti baitago
bere jolasekin
laguntza nahi duenean
Harry Potterrekin
mortifagoak beti
hartu nahi ta ezin
Logdud beti baidago
gauza arraroekin.

dudgoL anuL

Basoan bizi izan den
pertsona bakarra
begi bakarra duen
aitona azkarra
jendea beldurtzen dun
gizona zakarra
ardiak jaten ditun
pertsona zaharra.

olatraT

Gure hitz ezkutuak
buztana daukate
gainera lokatzean
jolasten baitute
arroxa ta txuria
koloreak dituzte
animalia zikina
tripa beti bete.

airrext

Gure laguna dago
denboraz betea
alferrik da itxoiten
denbora egotea
ohikoa da batzutan
hotza egitea
hamabiek batera
sortzen dute urtea.

aetebalih

Horrelako bakoitzak
gauza asko ahal du hartu
eta gauza asko ere
ahal ditu ukitu
hurrengo pista hau da
denok hartu gaitu
mugitzen den gauza honek
beti bost hatz ditu.

aukse