Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-10
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Perura joan gara
Machu Pichu ikustera
Ta gero Japonera
sushia jatera

Gure lagun denekin
joan gara Brasilera
Hango inauterietan
sanba egitera

Macedoniara goaz
mazedonia jatera
Eta Alemaniara
Munich ikustera

Hegazkinez joango naiz
lagunekin batera
Londreseko Big Bena
denok ikustera

Nire lagunekin joan
Nueva Yorkera
Estatua handi bat
han bisitatzera

Gure lagun denekin
joan gara Brasilera
Hango inauterietan
sanba egitera

Italiara joan gara
ondo bazkaltzera
Osagai denak hartu
ta pizza jatera

Trena Hendaian hartuta
familiarekin batera
Parisko Croissantak
gustura jatera

Italian bidaia
egiten gabiltza
Eta han jango dugu
pepperoni pizza

Kanadara joan eta
hockeyan jolastu
Sticka hartu eta
gol pila bat sartu

Hegazkinez joango naiz
Paris bisitatzera
Eiffel dorre handia
gogoz ikustera

Perura joan gara
gure lagunekin
Eta elkartu gara
Peru irakaslearekin