
Munduan zehar bidaiatzen:
Parisera joan gara
Disney ikustera
Guztioi falta zaigu
guretzako sarrera
Chilera joan naiz eta
pikantea jatera
Mingaina gorri-gorri
etorri naiz etxera
Hawaira joango gara
ta ez dakigu nora
Baina helburua da
ai Stich ikustera
Mexikon ikusi dut
nik Luffi laguna
Fan guztien aurrean
ze urduritasuna
Bisitatuko dugu
lagunekin Roma
Seguru jango dugu
kriston pizza ona
Bagoaz ikustera
Stichekin Hawaii
Eta gu gaude orain
pozik eta alai
Parisetik emango
dugu paseoa
Dorre Eiffela ikustea
da gure asmoa
Big Bena ikusteko
Londresen gabiltza
Eta nire amonari
bidali eskutitza
Parisera joango naiz
hurrengo urtean
Argazkia egingo dut
dorre Eiffel gainean
Izugarri ona da
Salouko buffeta
Beti jaten ditugu
pasta eta kroketa
Tokyoko sushia
munduko onena
Jatetxe guztietan
jango dugu dena
Brasileko dantzetan
ibiltzen direnak
Hoiek beti direla
artista onenak
Gasteizko jaiak:
Gasteizen ezin dira
falta kontzertuak
Hortarako ditugu
hemen aretoak
Jaietan ez daude hutsik
Gasteizko parkeak
Jolasak beti daude
ta bertan umeak
Eremu zabal hau bai
hutsik dagoenez
Dantza plaza polita
jar dezagun errez
Maraka jotzailea
hor jotzen maraka
Eta metro batera
milaka barraka
Ondo pasatzen dugu
guztiok jaietan
Jendea egongo da
Gasteizko kaleetan
Kontzertu asko daude
leku guztietan
Eta rock musika da
zaratatsua benetan
Barrakak egotea
dibertigarria
Montatzeko orduan
ai zelako irria
Jendea ta musika
barrakak, beroa
Zer falta da jaietan
ai nolako giroa
Gasteizeko festetan
jolasten da pila
Baina ez da faltako
patata tortila
Mundu osoa dago
gogotsu benetan
Euskal dantzak egongo
dira urte honetan
Aurreko urteetan
barraka txikiak
Baina urte honetan
baditugu handiak
Bukatzeko urte hau
beti herri kirolak
Horiek ikusteko
hartu gominolak