
Munduan zehar bidaiatzen:
Italian jaten da
pasta eta pizza
Eta gero joaten da
a la torre Pisa
Askatasunarena
dago han estatua
Eta horregatik da
New York famatua
Parisera joan eta
dago torre Eiffela
Eta bere alboan
dago festa itzela
Londres hiri polita
esana benetan
Sekulako erregina
han dute bai bertan
Italian badago
kristoneko pizza
Horrek alaitzen digu
bai gure bizitza
New Yorken badaude
kristoneko etxeak
Eta gureak dira
horiek baino hobeak
Asiara joan eta
bai dago Korea
Han entzuten dute bai
musika hobea
Alemanian badago
Berlingo harresia
Hori bai izaten da
gauza berezia
Gazar joan gara
eta han dago gerra
Sarraski handi hori
gelditu beharra
Orain Italian gara
pizzatxo bat jaten
Pena handia da orain
joatea bukatzen
Orain Japonia gaude
sushia jateko
Baina diru honekin
ezertxo erosteko
Gure azken geltokia
Hawai irla dugu
Eta dantza egiten
dibertsioa seguru
Gasteizen egindako
parke naturala
Hainbat bide dauzkagu
hori bai mundiala
Parisen dago zerbait
oso famatua
Eta oso polita
ai ze gauza altua
Italia ikustea
da oso erreza
Ta guk izango dugu
bai pasta bolognesa
Australia ez dela
oso oso itsusi
Hondartzan nahi ditugu
kanguroak ikusi
Parisen badaukagu
Disneyland parkea
Eta denek nahi dute
bai hara joatea
Japonian da hiri bat
estres askorekin
Beti aurkitzen zara
ezagun batekin
Londresen aurkitu ahal da
bai Big Ben dorrea
Eta iruditzen zait
oso dotorea
Berlin da famatua
bere harresiagatik
Eta guztiok joan
gara horregatik
Gasteizko jaiak:
Gasteizko jaiak dira
Zeledon badator
Baserritar jantzita
beti bezain jator
Txosnak ere badaude
Gasteizko jaietan
Unibertsitatearen
ondoko plazetan
Gasteizen ere daude
barrakak mordoak
Guztiak probatzeko
dauzkagu gogoak
Paseo bat egiten
blusak ari dira
Eta jende guztia
beraiei begira