
Munduan zehar bidaiatzen:
Estatu batuetan
janari azkarra
Horra joaten garenean
ai probatu beharra
Bisitatuko dugu
orain Mongolia
Irribarretsu dago
ai gure familia
Hawaien beti daude
Stich eta Lilo
Beti barrezka daude
ai zelako bi pillo
Tokyon egoten dira
Nobita, Doraemon
Asko gustatzen zaie
ai lagunekin egon
Txinan gaudela denok
Asia erdian
Munduko handiena
da tokia agian
Safarian geundela
jirafa pasa da
Lehoia ikusi ta
ai ikaratu gara
Thailandian geundela
fideoak jaten
Masajista pasa da
masajeak eskaintzen
Japonen gaude arrantzan
koadrilla osoa
Arrain bat harrapatu
ai janari gozoa
Gure taldeak nahi du
joan Japonera
Maletak prestatuta
ai Tokyo ikustera
Hurrengo geltokia
estatuak dira
Baina jende asko dago
agobiatzen gara
Frantziara joateko
aitak esan digu
Baina eguraldia
ona egiten badu
Azkenengo bidaia
Mexikora bada
D.U.X.Iren urteak gu
ospatzen ari gara
Hegazkinez bagoaz
bihar Japoniara
Baina nire ametsetan
ai galdu egin gara
Esnatu naizenean
Egiptora noa
Piramidea ikusteko
badaukagu gogoa
Australiara bagoaz
kangurua ikustera
Bidaia egingo dugu
lagunekin batera
Aitona ikustera
Parisera goaz
Familia guztia
ikusteko gogoaz
Gasteizko jaiak:
Gasteizeko jaietan
Zeledon jaitsi da
Bat- batean erori
eta denok begira
Gauean egoten da
hor suzko zezena
Eta da jaietako
ai gauzarik onena
Nire herriko jaietan
ezinezkoa da
Paseilloa pasatzea
jendeari begira
Pegatinak banatzen
hasi dira blusak
Eta ez dira pasatzen
ez kotxe ez autobusak