
Munduan zehar bidaiatzen:
Parisera joan eta
dago dorre Eiffela
Oso altua da ta
iruditu itzela
Leku guztietan dago
pertsona ergela
Oroigarri bezala
erosi txapela
New York da hiri bat
benetan handia
Ez da oso antzekoa
Izarra herria
Joaten bazara ikusi
eraikin berria
Hiri horretan dena
da ikusgarria
Izarrako jaiak:
Ikusteko hurbildu
kasi herri dena
Penalti tanda Izarran
dela ederrena
Bukatzeak ematen
digu guri pena
Penalti tandan beti
irabazle onena
Barrakak beti Izarran
dira oso txikiak
Probatu nahi ditugu
barraka guztiak
Inoiz ez dira etortzen
atrakzio berriak
Barrakak dira oso
dibertigarriak