
Izarrako jaiak:
Izarrako festetan
daude autotxokeak
Eta golpe pila bat
hartzen du jendeak
Txikitako barrakak
ohe elastikoak
Salto egiteko dira
atrakzio bikainak
Diru asko gastatzen
dugu postuetan
Dendara joan eta
berdin zaigu zertan
Jeitsiera denean
goaz elizara
Herrira itzultzean
denok musikara
Aurten denok Izarran
herriko jaietan
Eta denok igoko
gara barraketan
Udaletxe aurrean
jartzen dira txosnak
Eta erosten dira
hor edari onak
Musika talde onena
Urkarock deitzen da
Eta oso ona da
musika zerrenda
Izarrako dendetan
erosi txutxeak
Gehiago eta gehiago
beti daude hobeak
Munduan zehar bidaiatzen:
Gure hobbiea da ta
bidaiatzea baina
Londresen Big Bena eta
autobus bikaina
Kariben ur bikaina
eta eguzkia
Munduko hoberena
da bere izpia
Parisen badago ba
Eiffel dorre handia
Nik gustuko nuke ba
ikusteko hiria
Italian jango dugu
pizza eta espaguetti
Guk saltsa bolognesa
jaten dugu beti