Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Barrutia Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-11
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Bilbora joan eta
ikusi txakurra
Oso handia delako
eman digu beldurra

Parisen ikusi dut
nik dorre Eiffela
Eta bere altuera
da oso itzela

Bilbora joan eta
deitu anbulantziari
Eta ikusi dugu
mutil bat gidari

Kolonbian jan dugu
pila bat arepa
Eta geratu gara
gu oso beteta

Japonera joan eta
Tokyo ikusi
Eta jatetxe baten
jan genuen sushi

Belgikara nahi dugu
lagunak joatea
Eta denok nahi dugu
jan txokolatea

Gasteizko jaiak:

Gure herriko plazan
dago kontzertua
Eta musikak dauka
bolumen altua

Gure herriko jaietan
dago jende pila
Eta gure postuan
patata tortila

Gasteizeko parkean
badaude barrakak
Ta nire lagunari
gaur apurtu prakak