Ahuntzak esnea saldu
behar zuen handik
antxumeak gelditu
etxean bakarrik
antxumeak beldurtu
gauza batengatik
dirudienez bada
otsoa hemendik.
Ama joan orduko
agertu otsoa
gogoki ate jo
altxatuz besoa
nor da? galdetu zuten
otso petardoa
antxumeek sinistu
gabe joan zoroa.
Otsoa oilategira
joan zen lehenbailehen
dozena bat arrautza
saiatzen eskatzen
arrautzak jan zituen
goxoak bai zeuden
ahots finaz esaten
berriz saiatu zen.
Hanka erakusteko
beraiek eskatu
hanka beltza ikusi
ta denak beldurtu
antxumeak lasaitu
eta konfiatu
antxumeak ikusi
eta ez sinistu.
Errotarian etxera
joan zen kezkatuta
irin poltsa handi bat
berak eskatuta
irin poltsa ireki
ta hanka sartuta
otsoak zeukan hanka
guztiz zurituta
Otsoa joan ondoren
jo zion ateari
ama zela esan zuen
gezur galanta ori
hanka erakusteko
esaten berari
hanka erakustean
zuen zuri-zuri
Ama zela ustean
ireki zioten
otsoa azkar sartu
danak harrapatzen
zazpitik sei antxume
azkar jan zituen
txikiena erloju
zaharrean sartu
Ahuntza etxera iritsita
ta esan egun on
amak ori ikusita
izututa zegon
antxumeak amari
dena esan zion
antxumeen amatxok
ez zeukan zorte on
Pentsatu ta pentsatu
buruari bira
Ahuntza txikiarekin
dena prestazera
Ahuntzak gauzak hartuata
eman begirada
Bera prest zegoela
korrika basora
Otsoa errekan seko
lotan ari zela
antxume txikiena
beldur zegoela
tripa irekitzean
a ze poza dela
antxumeak saltoka
atera zirela.
Sabela irekita
bete harriekin
ahuntzak josi in zion
bere orratzakin
zazpi antxumetxoak
pentsatzen zer egin
dena poz-pozik hasi
dantzan familiakin.
Otsoa esnatu zen
egarria zeukan
tripa harriz beteta
hantxe erori zan
igerian zebilen
hiltzeko zorian
azkenean otsoa
ito zen errekan.
Otsoa hil ta gero
zoriontsu zen ama
amak esandakoa
egin zuten dana
adina ez da izango
garrantzitsuena
azkenean txikia
izan zen azkarrena.