Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERTSO ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: BERTSO ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Santo Tomas Lizeoa (Donostia)
  • Ikasgela: LH6C
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-05-29
  • Publikoa:

Orain asmakizun bat
Dugu prestatuta
Begi ondoan dago
Ilez osatuta
Makilatu daiteke
Beltz beltza dala ta
Berez txiki txikia
Eta fina baita
AELITEB
Doinua: Olentzero joan zaigu
Egileak: Maddi eta Ixiar

Erabiltzen duena
bera bai artista
hau asko erabiltzea
hori bai polita
hizkuntza polit horrek
egin digu zizta
euskal herrian ere
guk erabilita.

ARAKSUE
Doinua: Maritxu nora zoaz
Egileak: Harriet Goñi eta Sara Beraetxe

Jendeak erabiliz
ondo pasatzera
itxura desberdinak
joan denak dendara
botatu ta botatu
dabil beti bera
azken pista hau baita
borobila bai da

AIOLAB
Doinua: Maritxu nora zoaz
Egileak: Saioa eta Mikel

Hiru zulotxo ditu
Guztiak batuta
Zikina ez bazara
Beti garbituta
Badaude horiek ere
Txiki ta handituta
Pertsonentzat eginda
Dago pentsatuta

KAOLIZTNOZTLAK

Doinua: Maritxu nora zoaz
Egileak: Maider eta Sara Eskisabel

Ikasgelara sartu
ta hor daukazuna
zure etxean ere
hor egongo dana
orriekin eginda
hori pista ona
mota asko daudela
munduan barrena

AURUBIL
Doinua: Maritxu nora zoaz
Egileak: Elaia eta Lucia

Jokabide hauetan
asko sufritzean
Mota desberdinak bai
min fisikoetan
Bat batean etorri
beldur zaudenean
Suizidioak egoten
bai dira batzutan

ANEPRAZAJ
Egileak: Nahia Alvarez eta Irati Etxezarreta
DOINUA:Triste bizi naiz eta.

Batzuetan lodiak
besteetan finak
batzuk aspegarriak
besteak astunak
beste batzuk badira
dibertigarriak
baina denak dituzte
kontu desberdinak

AURUBIL
Doinua:Maritxu nora zoaz
Egileak: Pello Lizaso eta Julen Ramos

Batzutan arraroa
bestetan normala.
Hemen hainbeste daude
ezin kontatu ala.
Gorputza bai ez dauka
erezta azala.
Gure burbuin barruan
bera dabiela.

AUDNEMASTNEP
Egileak: Ari eta Oihan
Doinua: Maritxu nora zoaz

Kolore desberdinak
ditu noski bere
azukre asko dauka
hori bere fede
gaineko gauzatxoak
badute botere
goxo goxoa da ta
biribila ere

ASTUNOD
Doinua: Triste bizi naiz eta
Egileak: Maren eta Lorena

Asko laguntzen dute
ta azkarrak dira
haserre dagoenean
bronkatan ari da
beti gurekin dago
bost egun segida
beraren lana guri
irakastea da

AELSAKARI
Garazi eta Harriet P
Doinua: Maritxu nora zoaz

Solido ta likido
baik dira onak
zizareak dituzte
baino ez gehienak
osasuntsuak dira
onak dira denak
kolore desberdina
zapore berdinak.

ARRAGAS
Doinua: triste bizi naiz eta
Egileak: Unai eta Asier Mujika

Ikusi pelikula
Eman begirada
Traje gorria daka
Bere fanak gara
Hegan egin dezake
Txorien gisara
Bizitza errealan bera ospetsua da

NAM NORI
Egileak: Asier Iriondo eta Oier.
Doinua: Astoa ikusi nuen

Ideia bat badaukat
da pizten zaitena
Eguzkiaren kolore
berdina daukana
Piztu eta itzaliz
gastatuko dana
Ikusteko behar dut
bestela iluna

ALIBNOB
Doinua: Astoa ikusi nuen.
Egileak: Jon eta Jule