
Munduan zehar bidaiatzen:
Bisitatu nahi dugu
guztiok India
delako oso polita
eta oso handia
Suitzaren ondoan
badago Lienchtenstein
Eta bertan aurkitu
nuen Albert Einstein
Goiz batean joango
naiz Batikanora
Eliza ikusteko
daukagu denbora
Parisen nengoela
ikusi dorre Eiffela
Gertutik ikusita
altuera itzela
Japonera joan eta
Tokyo ikusi
Eta zegoen Peru
hortxe jaten sushi
Hegazkinean gatoz
bueltan Gasteizera
Afaldu eta gero
bueltatu etxera
Txinara joateko
egin dut maleta
Baina etxean ahaztu
zait nire tronpeta
Hegazkinean goaz
gu Kolombiara
Saltxipapak jatera
bihar joango gara
Korrika egiten da
euskararen alde
Korrika egin dugu
Euskal Herrian barne
Gure familia osoa
goaz Eskoziara
Eta Mclaren baten
montatuko gara
Lagun asko joan gara
hegazkina hartzera
Berriz joango gara
Txina ikustera
Ni bakarrik joango naiz
Japon ikustera
Han elkartuko gara
ni ta nire arreba
Gasteizko jaiak:
Nire herriko festetan
ezin dira falta
Gozoki asko eta
txistorra bokata
Nire herriko plazetan
barraka ugari
Asko gustatzen zaio
karroza jendeari
Kontzertua egoten da
estenatokian
Jende asko biltzen da
plazaren erdian