
Munduan zehar bidaiatzen:
Gu bai joango garela
Dubai bisitatzen
Gauza asko daudela
Burj Khalifa ikusten
Bisita eta gero
txokolatea jaten
Hemen geldituko naiz
hobeto bizitzen
New Yorken bazeuden
lehen dorre bikiak
Horrez gain ere daude
estatua handiak
Ez dira oso onak
hango janariak
Honekin amaituta
daude opor guztiak
Asturiasen dago
behi oso polita
Feria guztietan
dago hor jarrita
Ur-jauzi asko daude
hara goaz korrika
Oso ederra izan da
guretzat bisita
Eiffel dorrean dago
taberna handia
Janari gozoa du
hori da egia
Ordaindu dugunean
a ze garestia
Azkar bukatu dugu
guk diru guztia