Munduan zehar bidaiatzen:
Hegazkina hartuta
goaz Londresera
Ta jaitsi bezain bizkor
goaz Big Benera
Lehiotik begiratu
Washington ikusi
Etxe zurian dago
Donald Trump itsusi
Pakistanera goaz
gerra gelditzera
Hori lortu ostean
ez goaz etxera
Otxandiora behingoz
heldu egin gara
Bainujantzia hartu
eta pistinara
Gu goaz Irlandara
guztiok batera
Hango gabonak beti
ondo pasatzera
Brasileko lekuak
goaz ikustera
Monumentu politei
argazkiak atera
Geysirrak ikustera
goaz Islandiara
Hango ur termaletan
ondo egongo gara
Finlandian badaude
aurora borealak
Kanpoko jendearentzat
ez dira normalak