Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Oporretara goaz
aurten Brasilera
Inauterietara
dantza egitera

Italiara gu goaz
ikustera Pisa
Nik bakarrik nahi dut joan
han jateko pizza

Mexikora gu goaz
takoak jatera
Beraien desertuak
ere ikustera

Australiara goaz
kanguroa ikustera
Bidai erdian bera
ederra gainera

Gure familiarekin
Osaka ikusi
Eta jatetxe baten
gaude jaten sushi

Estatu batuetako
figura handia
Berriz egin dute ta
orain dago berria

Mexicon bertan dago
mariatxi berria
Eta jaten ari da
gaileta maria

Egipton bertan daude
piramide handiak
Gure ustez badira
ikaragarriak

Italian ikusi
Pisako dorrea
Hori bai dela oso
leku dotorea

Gasteizen bisitatu
dut Mendizorrotza
Hor beti egiten du
sekulako hotza

Gure irakaslea
joan da Japonera
Fuji mendi handia
hortxe ikustera

San Ferminak ikusten
joan naiz gaur goizean
Korrikan bukatu dut
zezenen aurrean

Gasteizko jaiak:

Jaietan esplotatu
genuen puxika
Eta orkesta batekin
dantzatu musika

Gure jaietan dago
barraka itzela
Daude matxinsaltoa
eta ere kartzela

Gure herriko festan
da kafetegia
Eta barruan bota
dute kortefia

Jaia heltzen denean
ez goaz lanera
Eta denak joaten
gara ospatzera

Gure herriko jaietan
fruta eta gozoak
Ez dira faltako ez
ezta txipiroiak

Nire herriko festetan
musika badago
Etorriko delako
aurte don Santiago

Festa leku onena
da nire herria
Bertan sortzen delako
konpetentzi handia

Gaur herrian badago
nire etxean festa
Etorriko delako
bertan nire orkesta