Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Eskolarteko topaketetarako bertsoak

  • Izenburua: Eskolarteko topaketetarako bertsoak
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Talde txikietan sortuak
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2026-06-09
  • Publikoa:

Munduan zehar bidaiatzen:

Bost pertsona joan gara
denok Parisera
Mickey Mouse eta Mimmy
bertan ikustera

Saloura joan gara
Portaventurara
Shanbala atrakzioan
denok montatzera

Tokyora joan gara
kartak erostera
Pikachu tokatu da
joan gara ospatzera

Canberrara joan gara
koalak ikusten
Safari batean gu
gaude bidaiatzen

Parisera joan eta
ikusi dorre Eiffela
Hori bakarrik dauka
bestela bezela

Gasteiztik irten eta
iritsi Frantziara
Zorabiatu naiz eta
joan anbulantziara

Egipto ikusi eta
piramide asko
Herrialde arraroa
horrela delako

Bisitatu genuen
denok Polonia
Ta ez genuen ikusi
gure Kolonia

Txinako harresia
da oso handia
Baina oso txikia
bere janaria

Bilboko museoa
oso handia dela
Eta puppy txakurra
zaindari bezala

Frantziako Eiffel dorrea
oso polita da
Horregatik bisitan
etorriko gara

Antartidan badaude
pinguino ugari
Gu gaude begiratzen
beti handienari

Argentinara noa
Rosario ikustera
Hegazkina hartu dut
lagunekin batera

Beti denok nahi dugu
Japonera joan
Baina hementxe gaude
eskola ondoan

Brasilen famatuak
dira inauteriak
Ikusi nahi ditugu
mozorro berriak

Ikusi nuenean
han koliseoa
Erroman geratzeko
baneukan gogoa